XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guztiz argiro behar dugu adierazi, txartzat dadukagula artearen konzeptu herstuegia, gizarteko klase faborezkoen elementu bilakatzen dena.

Artearen funtziorik garrantzizkoenetariko bat, honetan datza: gizarte erlazioak argitaratzean, hori dela bide gizonari errealitatea moldaberritzen laguntzen diolarik.

Arteak, errealitatearen beste ezagutza mota batzuen aldean, badu halakoxe nazio ukitu, herrikoitasun eragin bat.

Errealitatearen elementu berezi, nagusi eta funtsezkoena ematen du, berau indibidualizatzen duelarik.

Herriaren aurpegia irudikatzen du, beronen nortasuna eta historia espresatzen ditu.

Horrela, hain zuzen, estekatzen eta lotzen zaio, kultur elementu bezala, herriaren izate zentzuari, bizitzari eta beronen historiari, egoera konkretuari eta naziotasunari.

Nazio bakoitzaren kultur desarroiloan, arteak parte hartzen du ere gizarte honek planteaturik dituen prolema ideologiko eta politikoetan.

Artea, gure kulturaren agerpen argia da, eta kultura, nazionalitate eraikikuntzaren medio dinamikoa da, etniko, politiko, ekonomiazko, erlijiozko... faktoretan finkatzen den nazionalitatearena.

Kultura bakoitzaren ondarea arteak osatzen du hein batetan, lege bati atxikirik aurkitzen delarik: (...).